XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BERETERRETXE - Hemen da Petri Suhara bere mutillekin. (Atera bitez guda-mutillak oro, armaturik). Gure lana burutzeko aski garela derizkiot. (Petri Suhara'ri galdegiten dio). Gertu ahal gara?

PETRI - Bai, jauna. BERETERRETXE - Otoi, nire ezkuta, arranbela, geziak eta gaiñerakoak ekarzkidazue.

PETRI - Allande eginda kargu. (Allande gudariari hots egiñaz). Ekarri kapitanaren armak, Allande. (Ekar bitza, eta Bereterretxe'k jantzi).

BERETERRETXE - (Iskilluak jarritakoan). Aurrera, mutillak, Musde Arnauton'en billa! Bizirik ala hilik Bustanobia'ra ekarri behar dugu.

GUDARIEK - Hil ala bizi, aurrera! BERETERRETXE - (Petiri Santz Altzai'koari). Petiri Altzaiko, goazen biok aurretik, eta gogoan har zure partetik traiziorik somatzen baldin badut nire lehenengo gezia zure bihotzean sistatuko dela.

PETIRI - Ez naiz zure geziaren beldur, Bereterretxe kapitana, Musde Arnauton'en justiziaren beldur baizik. Hura bizirik gelditzea ene heriotza litzateke, eta zakurrek heriotza gozoagoa izan ohi dute Musde Arnauton'i traizio egiten dionak baiño. (Ateratzera dijoazen unean, Grazian Gramont, Mari Beltxa eta Gartxot Bustanobi irten bitez agutzera).